TxikiDYA Kluba ASTI Lekun LH6ko ikasleekin


Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek TxikiDYA Kluba programan parte hartu dute.
TxikiDYA Kluba DYAk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin abian jarritako hezkuntza-proiektua da, Lehen Laguntzak ikastetxeetako ikasgeletara eramateko helburua duena.
Bi ordu eta erdiko iraupena duen prestakuntza-programa honek alde teorikoa eta praktikoa ditu, osagai ludikoa funtsezko puntutzat hartuta. Horren bidez, ikasleek Lehen Laguntzei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzen dituzte: odoljario baten aurrean nola jokatu, bendaje errazak nola egin, 112 telefonoa behar bezala nola erabili, nolakoa den anbulantzia bat barrutik, desfibriladore erdiautomatikoak (DESA) erabiltzen ikasi…
Beraz, ikastaro hau egin ondoren, larrialdietan ingurukoei laguntzeko prestatuago daude.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.