Daily Archives: 16th apirila 2021


Jar dezagun gure aletxoa Asti Leku gero eta berdeagoa izan dadin

Paperaren kontsumoak gure ingurunean duen ingurumen-inpaktu handiaz jabetuta, ahalik eta gutxien erabili nahi dugu Asti Lekun eta horretan saiatzen hasita gaude. Denok dakigunez, paperaren erabilera murriztean, hondakinak sortzea, baliabide naturalen kontsumoa (zura, ura, energia) eta papera ekoizteak dakartzan kutsadura-arazoak saihesten dira. Horretarako, JAR DEZAGUN GURE ALETXOA ASTI LEKU GERO ETA […]


Asti Lekuko aparkalekuko seinale horizontal berriak

Asti Lekuko aparkalekuan kotxeak leku desegokietan aparkatu ez daitezen, horrek autobusen joan-etorria zaildu eta eragozten baitu -batzuetan arrisku-egoerak ere eraginda-, seinale horizontal berriak margotu ditugu saskibaloi-pistaren inguruan. Ikastolara autoz hurbiltzen zareten guztion erantzukizunean konfiantza dugu eta aldez aurretik eskertu nahi dizuegu zuen laguntza. Eskerrik asko!


Asti Lekuko kultur astea

Aste honetan, urtero bezala, Asti Lekuko kultur astea izan dugu ikastolan. Horretarako ekintza ezberdin asko antolatu ditugu; horietako batzuk etapa bakoitzeko ikasleen adinaren araberakoak izan dira eta beste batzuk, ordea, orokorrak, esate baterako kirol egunari dagokiona. Aurten, pandemia egoera dela eta ezin izan dugu Asti Lekuko Kirol eguna ospatu, baina […]


Herrits Urratsek kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

2021eko Herri Urratsek Zuberoako Xiberoots reggae taldearen ‘Baga, biga, boga’ abestiaren erritmoa izango du. Apirilaren 9an aurkaztutako bideoklipean Lapurdiko Arraun Elkarteak eta Sarako Olhain ikastolako ikasleek hartu dute parte. Maiatzaren 9ko ospakizunari dagokionez, aurten, pandemia egoera dela eta, 30 Herri Urrats Ttiki egingo dituzte, herriz herri eta horretarako ikastola bakoitzak […]