Herrits Urratsek kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu


2021eko Herri Urratsek Zuberoako Xiberoots reggae taldearen ‘Baga, biga, boga’ abestiaren erritmoa izango du. Apirilaren 9an aurkaztutako bideoklipean Lapurdiko Arraun Elkarteak eta Sarako Olhain ikastolako ikasleek hartu dute parte.

Maiatzaren 9ko ospakizunari dagokionez, aurten, pandemia egoera dela eta, 30 Herri Urrats Ttiki egingo dituzte, herriz herri eta horretarako ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatu du.

Edizio honetako eslogana «Boga» da. «Arraunean bezala, Herri Urrats elkartea, ikastolak eta Seaska, elkarlanari esker aurrera baitoaz», argitu zuten koordinatzaileek ekimena aurkezterakoan.

 

Bideoklipa ikusteko sakatu irudiaren gainean

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.