Jar dezagun gure aletxoa Asti Leku gero eta berdeagoa izan dadin


Paperaren kontsumoak gure ingurunean duen ingurumen-inpaktu handiaz jabetuta, ahalik eta gutxien erabili nahi dugu Asti Lekun eta horretan saiatzen hasita gaude. Denok dakigunez, paperaren erabilera murriztean, hondakinak sortzea, baliabide naturalen kontsumoa (zura, ura, energia) eta papera ekoizteak dakartzan kutsadura-arazoak saihesten dira.

Horretarako, JAR DEZAGUN GURE ALETXOA ASTI LEKU GERO ETA BERDEAGOA IZAN DADIN erronka jarri diogu geure buruari:

Azken hiruhileko honetan erabilitako paper eta fotokopien kopurua %5 murriztea lortzen badugu, zuhaitz bat landatuko dugu. %10 lortuz gero, bi zuhaitz, %15era heltzen bagara, hiru…

Zeren zain gaude? Goazen aurrera!
Sakatu irudiaren gainean

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.