Asti Lekuko kultur astea


Aste honetan, urtero bezala, Asti Lekuko kultur astea izan dugu ikastolan. Horretarako ekintza ezberdin asko antolatu ditugu; horietako batzuk etapa bakoitzeko ikasleen adinaren araberakoak izan dira eta beste batzuk, ordea, orokorrak, esate baterako kirol egunari dagokiona. Aurten, pandemia egoera dela eta ezin izan dugu Asti Lekuko Kirol eguna ospatu, baina bai kirolari keinu bat egin: gaur, ostirala, ikastolako guztiak kirol eguneko kamiseta jantzita etorri gara, kirolaren garrantzia gogorarazteko.

Gainontzeko jarduerei dagokienez, euskal kulturari lotutako denetariko ekintzak izan ditugu: musika, dantza, herri kirolak (HHn), ipuinak (euskal ipuin klasikoak, youtubekoak, irakurketa…), eskulanak, antzerkia, lehiaketak (margo-lehiaketa, KAHOOT…), bertso-saioak, Eñaut Elorrietaren hitzaldia (zuzeneko kanta batzuk barne), denbora-pasen tailerrak…

Sakatu irudiaren gainean

 

LHkoek, gainera, bigarren hiruhilekoaren bukaeran egindako ekosistemen maketen erakusketa eskaini digute.
Sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.