Daily Archives: 26th ekaina 2020


Atzo, ekainak 25, batxilergoa amaitu duten ikasleak agurtu genituen

Atzo, ostegunez, batxilergoko 2. mailako ikasleak agurtu genituen. Aurten, aurrekoetan ez bezala, ezin izan diegu ohiko bazkari berezi eta honen osteko familien aurreko ekitaldiarekin agur esan. “Agur ekitaldiak lan handia ematen digun arren, jai egun polita izaten da, berezia eta hunkigarria ikastolako guztiontzat” azpimarratzen du Iñaki Vázquez Asti Lekuko zuzendari […]


Harrobia ikastolak ikastaro berriak dauzka 2020-2021 ikasturterako

Harrobia Ikastolak, sare sozialen bitartez zabaldu duenez, trebatzen jarraitu nahi duten kirol arloko langileentzat ikastaro apropos batzuk eskainiko ditu datorren ikasturtean. “Irailean hasiko gara, beraz, ez galdu denbora eta apuntatu zaitez Harrobia ikastolan. Matrikula egiteko epea zabalik dago” Sakatu irudiaren gainean


Gaztelugatxeko sarbideak uztailaren 1ean irekiko dira berriro

Gaztelugatxe bisitatzeko, erreserba egin beharko da txartelak online erreserbatzeko plataforman, zeina ekainaren 20tik aurrera operatibo dagoen. Osasun-baldintzak bermatzeko, segurtasun-distantziak gorde behar dira, eta, ezinezkoa bada, maskara erabiltzea derrigorrezkoa da. Berritasunen bat badago, haren berri emango da web-orrian Sakatu irudiaren gainean


Agur Norber, eskerrik asko eman diguzun guztiagatik!

Atzo jakin genuen Norberto Ibáñez lankidea gauean joan zitzaigula. Beraren ondoan lan egin zutenentzat Norbertok aspaldi utzi zion lankidea bakarrik izateari laguna izatera pasatzeko. Eta hauek ondo dakitenez, lankide fina eta bihotz erraldoiko pertsona izateaz gain -batzuetan ipurterre samarra izan arren!-, ikastolako historikoa da Norberto. 1977. urtean bazkidetu zen eta […]