Atzo, ekainak 25, batxilergoa amaitu duten ikasleak agurtu genituen


Atzo, ostegunez, batxilergoko 2. mailako ikasleak agurtu genituen. Aurten, aurrekoetan ez bezala, ezin izan diegu ohiko bazkari berezi eta honen osteko familien aurreko ekitaldiarekin agur esan.
“Agur ekitaldiak lan handia ematen digun arren, jai egun polita izaten da, berezia eta hunkigarria ikastolako guztiontzat” azpimarratzen du Iñaki Vázquez Asti Lekuko zuzendari pedagogikoak. “Ikasle gehienek, 2 urterekin hasi zirenek, 15 urte eman dituzte gurekin; beste batzuek, ordea, urte gutxiago igaro dituzte ikastolan, DBH edo batxilergoa egitera etorri zirelako. Baina, beteranoak zein berrienak, denak dira gureak, ikastolakoak, gure familia handikoak, Asti Lekukoak”.
Orain hegan hastea dagokie eta nork bere ibilbide berria hartzea. “Euren  penak gureak izan diren bezalaxe, euren arrakasta ere gurea da” dio Iñaki Vázquezek, “eta hori ere ospatu behar da. Aurten ezin izan diegu nahi genuen jaia egin ikasleei, baina bai, behintzat, haiekin guztiekin aurrez aurre egon eta orlak banatuz agur esan.

Laster elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue adiorik gabeko agurrik beroena. Zorte on!

Sakatu irudietan argazkiak eta bideoak ikusteko

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.