Daily Archives: 14th otsaila 2020


Asti Lekuko ikasleak, Norvegian

Asti Lekuko ikasleak, Norvegian Aste honetako asteazkenean, otsailak 12, Asti Lekuko batxilergoko 1. mailako 23 ikasle Norvegiara joan dira bertako beste honenbeste gazterekin nazioarteko ikasle-truke batean parte hartzera. Egonaldia Bergen-en egingo dute, otsailaren 12tik 19ra bitartean, eta, ohikoa denez, familien etxeetan ostatatuko dira. Ikasleekin bi irakasle joan dira, Batirtze Ibáñez […]


Asti Lekuko bazkide berrien harrera ekitaldia

Asti Lekuko bazkide berrien harrera ekitaldia Ostegunean, hilak 13, Kooperatibako Errektore Batzordeak, Jesús Bilbao Zuzendari Nagusiarekin eta Iñaki Vázquez Zuzendari Pedagogikoarekin batera, harrera egin zien 2019. urtean bazkidetu diren guztiei. Ongi etorri ekitaldia arratsaldeko 18:30ean burutu zen Hitzaldi Aretoan eta ikastolako familia berrien parte-hartzea errazte aldera euren seme-alaba txikiak alboko […]


Marinel eguna 3 urtekoen geletan

Marinel eguna 3 urtekoen geletan Haur Hezkuntzako 3 urtekoek oso egun polita pasatu dute gaur ikastolan. Asti Lekuko aurtengo inauterietako gaia Haur Hezkuntzan itsasoa izango da eta motorrak berotzen hasita daude jada. Honen harira eta giroan murgiltzeko gaur euren Marinel eguna ospatu nahi izan dute. Horretarako dotore-dotore jantzita etorri dira […]


Farmazia, Medikuntza eta Erizaintza fakultateen hitzaldia

Farmazia, Medikuntza eta Erizaintza fakultateen hitzaldia batxilergoko familientzat Asteartean, otsailaren 11, Gasteizko Farmazia eta Leioako Medikuntza eta Erizaintza fakultateetatik etorritako profesionalek orientazio-hitzaldia eman zuten ikastolako Hitzaldi Aretoan arratsaldeko 18:00etan. Marta Arrasate eta Maider López unibertsitateko irakasleek emandako hitzaldia batxilergoko familiei –guraso zein ikasleei- bideratuta zegoen eta euren eskaintza aurkeztu eta […]


Aisialdia: Diputazioaren ohar informatiboa

Aisialdia: Diputazioaren ohar informatiboa Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen UDALEKUETAN izena emateko sistema aldatu da: aurten ezin izango da paperezko eskaerarik egin; telematikoki, hau da interneten bidez, baino ezin izango da tramitatu. Argibide guztiak irakurtzeko sakatu irudiaren gainean