Marinel eguna 3 urtekoen geletan


Marinel eguna 3 urtekoen geletan
Haur Hezkuntzako 3 urtekoek oso egun polita pasatu dute gaur ikastolan. Asti Lekuko aurtengo inauterietako gaia Haur Hezkuntzan itsasoa izango da eta motorrak berotzen hasita daude jada. Honen harira eta giroan murgiltzeko gaur euren Marinel eguna ospatu nahi izan dute.
Horretarako dotore-dotore jantzita etorri dira etxetik marradun kamisetarekin; buruan, eurek egindako txanoa.
Eguna jolasen tartean igaro dute, herri kirolen moduko jardueretan parte hartzen: zaku lasterketa, lokotx-bilketa, sokatira…
Ze ondo pasatu dugun!!

Argazkiak eta bideoak ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.