Asti Lekuko ikasleak, Norvegian


Asti Lekuko ikasleak, Norvegian
Aste honetako asteazkenean, otsailak 12, Asti Lekuko batxilergoko 1. mailako 23 ikasle Norvegiara joan dira bertako beste honenbeste gazterekin nazioarteko ikasle-truke batean parte hartzera.
Egonaldia Bergen-en egingo dute, otsailaren 12tik 19ra bitartean, eta, ohikoa denez, familien etxeetan ostatatuko dira.
Ikasleekin bi irakasle joan dira, Batirtze Ibáñez eta Iratxe Rebollo.
Ekintzen egitarauari dagokionez, familiekin egingo dituztenez gain ikasle-truke honetako arduradun norvegiarrek hainbat txango eta jarduera –kultur, kirol eta aisialdi arloetakoak- interesgarri dauzkate prestatuta aspertu ez daitezen, esate baterako izotz gaineko irristaketa, Voss-eko teleferikoan igotzea, Boyggens museoa eta Vil Vive Science Center-a bisitatzea.
Martxoaren amaieran gurera etorriko dira norvegiarrak bisita itzultzera.

Argazkiak eta bideaok ikusteko sakatu irudiaren gainean

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.