Daily Archives: 25th urria 2019


LHko 4. B eta D, Foru Aldundiaren Jauregian

LHko 4. B eta D, Foru Aldundiaren Jauregian Ostegun honetan, urriak 24, LHko 4. mailako bi gela joan dira Bilbora Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia bisitatzera. Aurreko astean A eta E geletakoak joan ziren eta oraingoan beste bietakoek egin dute bisita gidatua eraikin enblematiko honetatik. Haiek bezala, guztiokin konpartitu nahi izan […]


BAL proiektuko mintegiak aurrera doaz

BAL proiektuko mintegiak aurrera doaz Asti Lekuko BAL proiektuko mintegiak aurrera doaz. Aste honetan zenbait arlotako hitzaldiak eskaini zaizkie 1. batxilergoko ikasleei, etapa hau bukatutakoan zein ikasketa mota egingo duten erabakitzen laguntzeko helburua dutenak. Azken egunotan osasungintza eta ikus-entzunezkoen arloetako hitzaldietan parte hartzeko parada izan dute ikasleek, besteak beste. Bi […]


HHko berritasunek harrera ona izan dute umeen artean

HHko berritasunek harrera ona izan dute umeen artean Asti Lekuko Haur Hezkuntzako proiektu berriak zenbait aldaketa ekarri ditu gelen eta lekuen banaketa eta erabilerari dagokienez: orain gela eta pasilloetan dauzkate txoko tematikoak (matematika, jolas sinbolikoak, eraiketa, plastika, ipuin irakurketa eta lasaitzekoa) eta umeek, tarte batzuetan (beste batzuetan jarduera gidatuak lantzen […]


Mondragon Unibertsitatea Asti Lekun

Mondragon Unibertsitatea Asti Lekun Aurreko ostiralean Mondragon Unibertsitateko profesionalak Asti Lekura etorri ziren batxilergoko 2. mailako ikasleei euren hezkuntza eskaintza aurkeztera. Hitzaldian zehar neska-mutilek aukera izan zuten zalantzak argitu eta nahi beste galderak egiteko. Ikasleek oso ondo baloratu dute Mondragon Unibertsitateko inguruko argibideak jasotzeko aukera ikastolan bertan eduki izana. Mondragon […]


Inspira STEAM Asti Lekuko DBHko 1. mailan

Inspira STEAM Asti Lekuko DBHko 1. mailan Aste honetako astelehenean burutu da Asti Lekuko DBHko 1. mailako geletan nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatzeko helburua duen proiektu aitzindari honen 1. saioa (orotara sei dira). Inspira STEAM-ek sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen […]


Asti Lekuko txikienak osasun-osasuntsuak dira

Asti Lekuko txikienak osasun-osasuntsuak dira Asti Lekuko bi urteko geletako umeak frutarekin gozatzen ikasten ari dira. “Txiki txikitatik ohitura osasuntsuak landu nahi ditugu” -esaten digu Josune López de Vergara Haur Hezkuntzako ikasketaburuak. “Eta, behin egokitzapena bukatuta, atzo, asteazkena, bi urteko umeek ikastolako hamaiketakorako fruta jan zuten lehenengo aldiz”. A ze […]