Monthly Archives: urria 2019


HH4, Akelarrea eta edabe magikoa

HHko lau urtekoen Akelarrea eta edabe magikoa Gaur arratsaldean, lau urteko umeek, urtero legez, udazkeneko unitate didaktikoari lotuta dauden usadiozko bi ekintza izan dituzte: Akelarrea eta Edabe magikoa. Guztiok dakigunez, euskaldunon mundu magikoan sorginak oso ezagunak dira, baita antzina egiten zituzten edabe magikoak eta ospakizunak ere. Hauxe bera antzeztu dute […]

edabe magikoa

LH1, denboran zehar bidaiatzen

LH1, denboran zehar bidaiatzen birziklatutako materialari esker LHko 1. mailako ikasleak, txikiak izan arren argi dute etorkizunak eta jasangarritasunak elkarri lotuta joan behar dutela. Aurreko egunetan mota guztietako materialak batu dituzte denboraren makinak egin ahal izateko, gela bakoitzak berea. Argazkietan ikus daitekeenez hemen denak balio du: plastikozko botilak, brik-ak, tapoiak, […]

denbora makinak

LHko 3. mailakoak Bilboko metroan

LHko 3. mailakoak Bilboko metroan Hirugarren mailako ikasleak Bilboko metroa ezagutzera joan dira. Irteera pedagogiko hau zerbitzu publikoen ezaguera lantzen duen “Nire txoko kuttuna” unitate didaktikoari lotuta dago. Bisita honi esker ikasleek metroan bidaiatzeaz gain zerbitzu honen barneko instalazioak ezagutzeko aukera ere izan zuten.  

LH3 metroan

LH6, papiloma eta meningokokoaren txertoak

Papiloma eta meningokokoaren txertoak LHko 6. mailan Urriaren 30ean, asteazkenez, Osakidetzako txertaketa egutegiari jarraituz, adin eta sexuari dagozkien txertoak jarri zitzaizkien Asti Lekuko lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleei. Hau da, giza papiloma eta meningokokoarena neskei eta mutilei azken hau bakarrik. Txertoak ikastolan bertan jarri dira eta ume gehienek oso gustuko […]

txertaketa egutegia

HHko 5 urtekoek Arimen gaua ospatu dute

HHko 5 urtekoek Arimen gaua ospatu dute Gaur goizean haur hezkuntzako ume nagusiek -5 urtekoek- Arimen Jaiaren ospakizuna ekarri dute Asti Lekura eta lehen hezkuntzako atondora etorri dira gozoki eske. Horretarako dantza ederra eskaini digute eta bukatutakoan, nola ez, gozokiak banatu dizkiegu. “Euskal Herriko ohitura zaharrak gure ikasleengan errotu nahi […]


Arraun saioak Asti Lekun San Nikolas Eskolarekin

Arraun saioak Asti Lekun San Nikolas Arraun Eskolarekin Aurreko asteartean DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek eta batxilergokoek ikastolatik irten gabe estropada birtual batean parte hartzeko aukera izan zuten. Ekintza DBHko gimnasioa burutu zen Portugaleteko San Nikolas Arraun Eskolari esker, haiek ipini baitzituzten baliabide guztiak, teknikariak zein simulagailua eta ergometroak. […]