BAL proiektuko mintegiak aurrera doaz


BAL proiektuko mintegiak aurrera doaz
Asti Lekuko BAL proiektuko mintegiak aurrera doaz. Aste honetan zenbait arlotako hitzaldiak eskaini zaizkie 1. batxilergoko ikasleei, etapa hau bukatutakoan zein ikasketa mota egingo duten erabakitzen laguntzeko helburua dutenak.
Azken egunotan osasungintza eta ikus-entzunezkoen arloetako hitzaldietan parte hartzeko parada izan dute ikasleek, besteak beste.
Bi mintegi hauetako hizlariak Irune da la Quintana (Medikuntza), Lide García (X izpiak eta Medikuntza Nuklearra), Ane Garrido (Odontologia) eta Xabi Escobero (Ikus-entzunezkoak) izan dira.
Ikastolako batxilergoko ikasleekin egotera etortzen direnak Asti Lekuko Hezkuntza Komunitateko kideak izaten dira (ikasle ohiak, gurasoak, langileak, lagunak…) adin, eskarmentu eta lan ibilbide ezberdinak dituztenak. Hitzaldi hauekin ikasleek ahalik eta informazio gehien jaso dezaten saiatzen dira, batxilergoa amaitutakoan egingo dituzten ikasketak aukeratzerakoan lagungarria izango zaielakoan.
Mila esker guztioi gure ikasleekin egiten duzuen borondatezko lan bikain honengatik.
Eskerrik asko!

BAL-eko mintegien argazkiak ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.