Inspira STEAM Asti Lekuko DBHko 1. mailan


Inspira STEAM Asti Lekuko DBHko 1. mailan
Aste honetako astelehenean burutu da Asti Lekuko DBHko 1. mailako geletan nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatzeko helburua duen proiektu aitzindari honen 1. saioa (orotara sei dira).
Inspira STEAM-ek sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.
Proiektuaren muina emakume aholkulariak dira. Aholkulari horiek borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei klaseko orduetan egiten diren 6 lan-saiotan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.

Argibide gehiago, irudiaren gainean sakatuz

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.