Daily Archives: 11th urria 2019


LHko 3. mailakoek Agurtza bisitatu dute

Asti Lekuko LHko 3. mailakoek Agurtza bisitatu dute Aste honetan Asti Lekuko LHko 3 mailako ikasleak Santurtzin dagoen Arrantza Teknikaren Interpretazio Zentroan, Agurtzan, egon dira. Ontzi-museoa eta arrantzaren Interpretazio zentro bilakatu den horretan egiten diren bisita gidatuetan hegaluzea nola harrapatzen zen eta arraina nola mantentzen zen ikus dezakegu; bai eta […]


BAL: ikasturte honetako mintegiak abian jada

BAL: ikasturte honetako mintegiak abian jada 2019/2020 ikasturteko BAL proiektuko mintegiak abian daude jada. Dakizuenez, BAL batxilergoko ikasleei orientatzen laguntzeko Asti Lekuk sortutako proiektua da, konpetentzien garapenerako diseinaturikoa, eta etapa honetako bi ikasturteetan zehar burutu beharrekoa. Proiektu hau aurrera ateratzeko Asti Leku osoaren laguntza izaten dugu, hau da, hezkuntza komunitateko […]


Zibersegurtasunaren inguruko prestakuntza-hitzaldia Asti Lekun

Zibersegurtasunaren inguruko prestakuntza-hitzaldia Asti Lekun Aste honetan zibersegurtasunari buruzko prestakuntza saioa eskaini zaie Asti Lekuko DBHko familiei haur hezkuntzako hitzaldi aretoan. Aurretiaz DBHko 2. mailako ikasleekin landu zen gaia eta honen inguruan gurasoek dauzkaten kezkak aintzat hartuta etapa osoko familiei eskaini zitzaien Pantallas Amigas-ek emandako prestakuntza-saio honetan parte-hartzeko aukera.


HHko 2 urtekoak, kaleko artista bikainak!

HHko 2 urtekoak, kaleko artista bikainak! Asti Lekuko txikienek kaleko artelan ederrak egin dituzte euren gelen ondoan dagoen parkean (Ballonti aldean). Inolako nagirik gabe, eguraldi ona aprobetxatuz, kanpoaldera irten eta barruan daukaten sormen neurtezinari askatasun osoa eman diote. Lana bukatutakoan, nola ez, irabazitako deskantsua! Artelan hauek ikusteko aukera bi dituzu: […]


Kultur agenda: “Mundu oso gozo magiko bat euskaraz!”

Kultur agenda: “Mundu oso gozo magiko bat euskaraz!” Sestaoko Udalak “Mundu oso gozo magiko bat euskaraz” doako magia-, musika- eta ipuin kontalari-saioetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. 2-10 urteko umeei zuzendutako ekintza hauek Musika eskolan eta Udal Liburutegian garatuko dira, 45 minutuko saioetan antolatuta. Argibide guztiak ikusteko sakatu irudiaren gainean