LHko 3. mailakoek Agurtza bisitatu dute


Asti Lekuko LHko 3. mailakoek Agurtza bisitatu dute
Aste honetan Asti Lekuko LHko 3 mailako ikasleak Santurtzin dagoen Arrantza Teknikaren Interpretazio Zentroan, Agurtzan, egon dira.

Ontzi-museoa eta arrantzaren Interpretazio zentro bilakatu den horretan egiten diren bisita gidatuetan hegaluzea nola harrapatzen zen eta arraina nola mantentzen zen ikus dezakegu; bai eta arrantzaleen eguneroko bizitzaren sekretuak, txo edo itsasmutilek (ontzietan lan egiten zuten umeek) zeintzuk lan burutzen zituzten, makinisten lan gogorra ere. Gainera, zubia bisitatu ahal izango dugu, zeinetik patroiak ontzia gidatzen baitzuen.
Goieneko maila jo zuenean, Santurtzik zurezko 50 bat ontzi zuen itsasoratzeko prest, bertan 200 bat langile zeudela. Gero motordun itsasontziek hartu zuten aurreko ontzi haien lana. Eta iraganeko lan horren garrantzia ezagutzeko eta horren berri ondorengo belaunaldiei emateko mantendu da Agurtza atunontzia.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.