BAL: ikasturte honetako mintegiak abian jada


BAL: ikasturte honetako mintegiak abian jada
2019/2020 ikasturteko BAL proiektuko mintegiak abian daude jada.
Dakizuenez, BAL batxilergoko ikasleei orientatzen laguntzeko Asti Lekuk sortutako proiektua da, konpetentzien garapenerako diseinaturikoa, eta etapa honetako bi ikasturteetan zehar burutu beharrekoa.
Proiektu hau aurrera ateratzeko Asti Leku osoaren laguntza izaten dugu, hau da, hezkuntza komunitateko talde guztiek hartzen dute parte (gurasoek, langileek, ikasle ohiek, lagunek…) era batean edo bestean: hitzaldiak emanez, ikasleen lanei jarraipena eginez, ikasleei prozesu osoan lagundu eta aholkatuz, lanak aztertuz…
Lehenengo ikasturteko lana etorkizuneko ikasketen inguruko informazioa jasotzean datza: helduen iritzia entzun, pertsona ezberdinen ibilbideak ezagutu, kontzeptu berriak ikasi, galderak jaso…
Bigarrenekoa, ordea, elaboratu eta partekatzean datza. Horretarako jasotakoaren inguruko hausnarketa egin ostean nork bere orientazio asmoen esparruko lana burutuko du, Bigarrenekoa, ordea, elaboratu eta partekatzean datza. Horretarako jasotakoaren inguruko hausnarketa egin ostean nork bere orientazio asmoen esparruko lana burutu beharko du.

Bukatzeko, ikaskide eta hezkuntza komunitateko beste kideekin konpartituko dute eta azken hauek ebaluatu egingo dute.
Gehiago irakurri: BAL

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.