Monthly Archives: otsaila 2019


Asti Lekuko DBH3 Azkue Fundazioan

Asti Lekuko DBH3 Azkue Fundazioan Aste honetan Asti Lekuko DBHko 3. mailako ikasleak Azkue Fundaziora joan dira. Bertan, Euskararen Etxean, ikasleek hainbat ekintzatan hartzen dute parte, besteak beste, bisita gidatua egiten dute eta 2. unitatean Euskaren Lekukoak deritzon gaian lantzen dituzten zenbait eduki berrikusteko aukera izaten dute. Proposatzen zaien tailer […]

Asti Lekuko DBH3

Adingabekoen zibersegurtasunerako sentsibilizazio hitzaldia

Adingabekoen zibersegurtasunerako sentsibilizazio hitzaldia Asteazkenean, otsailaren 20an, arratsaldeko 17:30ean gurasoentzako “Adingabekoen zibersegurtasunerako sentsibilizazio jardunaldia” izan genuen Asti Lekun. Bertan nabigazio seguruaz, pribatutasunaz, gure ikasleek erabiltzen dituzten sare sozialez, Internetek sortzen dizkigun arriskuez eta abarrez hitz egin zuen Basque Cybersegurity Center-eko adituak. Argibideak eta aholkuak oso baliagarri eta interesgarriak suertatu zitzaizkien […]

pantallas amigas

Saskibaloiko kromoak trukatzeko topaketa Asti Lekun

Saskibaloiko kromoak trukatzeko topaketa Asti Lekun Aurreko igandean Asti Lekuko hainbat familia batu ziren Asti Lekun saskibaloi taldeen albumeko kromoak trukatzera. Dakizuenez, aurten Asti Lekuko saskibaloi taldeek kromo-albuma kaleratu dute, barruan jokalari, entrenatzaile eta laguntzaile guztien argazkiak dakartzana, bai taldekakoak bai banakakoak. Albumak arrakasta handia izan du adin ezberdinetako ikasleen […]

Saskibaloiko kromoak

LH2 Donostiako Eureka! Zientzia Museoan

LH2 Donostiako Eureka! Zientzia Museoan Lehen Hezkuntzako 2. mailako geletan unibertsoaren inguruan ari dira lan egiten eta gela barruko lana osatzeko helburuz Donostiaraino joan dira Eureka! Zientzia Museoa eta bertan dagoen Planetariuma bisitatzera. Planetario moderno honek denbora errealeko astronomia-proiekzioak egiteko multimedia-aplikazioa du, SkyExplorer V3 izenekoa. Haren bidez, edozein latitude eta […]

LH2 Eureka!

Ipuin musikatuak HHko 3, 4 eta 5 urtekoentzat

Ipuin musikatuak Asti Lekuko HHko 3, 4 eta 5 urtekoentzat Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleak aurtengo inauteriak prestatzen dabiltza. Oraingo honetarako musika daukate ardatz nagusi eta, honen harira, musikaren inguruko hainbat ekintza garatzen ari dira. Aste honetan, esate baterako, ipuin musikatuak eraman dituzte geletara Jabi Santa Cruz […]

HH4 panpina

Ibilaldia 2019, Lekeitio, maiatzak 19

Ibilaldia 2019, Lekeitio, maiatzak 19 Aurtengo Ibilaldia gero eta hurbilago dugu. Maiatzaren 19an ospatuko da Lekeition, Azkue ikastolak antolatuta eta berari lagundu diezaiogun, Ibilaldia elkartetik Bizkaiko ikastolek 14 laguneko talde bana osatzeko eskatu digute. Dakizuenez Ibilaldiak bere sortze arrazoiei eusten jarraitzen du, hau da, Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza […]


LHko 4. mailakoak osasuntsu gosaltzen

LHko 4. mailakoek osasuntsu gosaltzen ikasi dute. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek gosari osasungarriak nola egon behar duen osatuta ikasi dute aste honetan ikastolan. Asteazkenean LHko jantokian Nerea Mugida ikastolako nutrizionistak, Ausolanen laguntzaz, gosari osasungarria zein elikagairekin osatu behar den azaltzeaz gain, zukua, fruta, ogia olioarekin, urdaiazpiko egosia eta esnea […]

gosari osasuntsua