Ibilaldia 2019, Lekeitio, maiatzak 19


Ibilaldia 2019, Lekeitio, maiatzak 19
Aurtengo Ibilaldia gero eta hurbilago dugu. Maiatzaren 19an ospatuko da Lekeition, Azkue ikastolak antolatuta eta berari lagundu diezaiogun, Ibilaldia elkartetik Bizkaiko ikastolek 14 laguneko talde bana osatzeko eskatu digute.
Dakizuenez Ibilaldiak bere sortze arrazoiei eusten jarraitzen du, hau da, Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
Hori dela eta, Bizkaiko ikastolen presentzia areagotzeko eta taldea indartzeko, hona hemen eskatu digutena: Ibilaldia egunean lan egiteko Bizkaiko ikastola bakoitzak 14 pertsonako talde bat osatzea.
Animatzen bazarete jar zaitezte harremanetan Cristina Royrekin: mcroy@astileku.eus

Ibilaldia 2019

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.