LH2 Eureka!

LH2 Donostiako Eureka! Zientzia Museoan


LH2 Donostiako Eureka! Zientzia Museoan
Lehen Hezkuntzako 2. mailako geletan unibertsoaren inguruan ari dira lan egiten eta gela barruko lana osatzeko helburuz Donostiaraino joan dira Eureka! Zientzia Museoa eta bertan dagoen Planetariuma bisitatzera.
Planetario moderno honek denbora errealeko astronomia-proiekzioak egiteko multimedia-aplikazioa du, SkyExplorer V3 izenekoa. Haren bidez, edozein latitude eta longitudetako zerua bistara daiteke, eta monitore baten gidaritzapean astroetara eta elementu astronomiko garrantzitsuenetara hurbil gaitezke modu didaktiko batean. Halaber, txundituta uzteko moduko askotariko gaiei buruzko filmak proiekta daitezke kupula osoa erabilita.

LH2 Donostiako Eureka!

 

eurekamuseoa

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.