Asti Lekuko DBH3

Asti Lekuko DBH3 Azkue Fundazioan


Asti Lekuko DBH3 Azkue Fundazioan
Aste honetan Asti Lekuko DBHko 3. mailako ikasleak Azkue Fundaziora joan dira.
Bertan, Euskararen Etxean, ikasleek hainbat ekintzatan hartzen dute parte, besteak beste, bisita gidatua egiten dute eta 2. unitatean Euskaren Lekukoak deritzon gaian lantzen dituzten zenbait eduki berrikusteko aukera izaten dute. Proposatzen zaien tailer batean ere elkarrekin lan egiten dute, hain zuzen ere komiki digitalaren lehiaketan.
Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau 2012. urtean jarri zen abian, Euskararen Etxera bisitan joaten ziren ikastetxeetako taldeei jarduera osagarri moduan eskainita. Ikasle taldeek Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu eta gero tailer praktikoa burutzen dute; euskara eta teknologia lotzen dituen gai bat landu eta horren edukiekin komiki digital bat sortu behar dutela. Aurtengo gaia sexting-a izan da. Zorte on!

Asti Lekuko DBH3

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.