Saskibaloiko kromoak

Saskibaloiko kromoak trukatzeko topaketa Asti Lekun


Saskibaloiko kromoak trukatzeko topaketa Asti Lekun
Aurreko igandean Asti Lekuko hainbat familia batu ziren Asti Lekun saskibaloi taldeen albumeko kromoak trukatzera.
Dakizuenez, aurten Asti Lekuko saskibaloi taldeek kromo-albuma kaleratu dute, barruan jokalari, entrenatzaile eta laguntzaile guztien argazkiak dakartzana, bai taldekakoak bai banakakoak.
Albumak arrakasta handia izan du adin ezberdinetako ikasleen artean eta batzuetan ordutegi ezberdinak dutenez, kromoen trukea erraztearren, igandean ikastolan bertan topaketa bat antolatzea otu zitzaien.
Ideia honek oso harrera ona izan zuen eta, eguraldia lagun, neska-mutil asko aritu ziren trukean euren gurasoekin batera, familia-giro ederra sortu zutelarik.
Ezetz asmatu nortzuek gozatu zuten gehiago!
Sakatu argazkiaren gainean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.