Gaur Olentzero Asti Lekun egon da


Urtero bezala, gaur, azken eskola eguna Gabonetako oporrak hartu aurretik, Olentzero menditik jaitsi eta Asti Lekura etorri da HH eta LHko ikasleak agurtzera. Opariak ere ekarri ditu eta banatutakoan berriro zuzendu da mendirantz beste neska-mutil batzuk bisitatzen jarraitzeko.
Olentzeroren bisitaz gain, jai giroa izan dugu ikastolan hasiera-hasieratik trikitilari eta txistulariek girotua: kantaldiak, dantzaldiak, txokolatada, jolas kooperatiboen ginkanak…

Agurrak ere izan ditugu egun hauetan Asti Lekun. Aurten lankide batzuk jubilatu dira, eta hauetako zenbaitentzat gaur izan da euren azken eguna ikastolan, esate baterako Juan Carlos Naberan, Karmelo Iriondo eta Gotzonerentzat. Bejondeizuela lagunok! Zoriontsuak izan bidaia berri honetan! Eskerrik asko bihotz-bihotzez eman diguzuen denagatik!

Solidaritatea ere ez da falta izan; Lehen Hezkuntzako ikasleek hainbat produktu ekarri dituzte etxetik Bizkaiko Elikagaien Bankuari emateko. Ikastolako ikasle nagusiek kutxetan gorde eta antolatzen lagundu diete. Eskerrik asko guztiei!
Aurreko egunetan ere ibili dira umeak Gabonei lotutako zenbait ekintzatan: Txerri zozketan, Olentzerori gutuna bidaltzen, bere etxea bisitatzen Mungian … Argazkitan daukazue dena jasota.

Sakatu argazkiaren ginean

OLENTZERO-HH2 IKUSTEKO: HEMEN

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.