Ikasle-trukeek Europako “haizeak” ekarri dituzte Asti Lekura


Azken bi asteotan Europako zenbait herritatik etorritako lagunen bisitaldiekin aberastu da Asti Leku giroa.
Egun hauetan Europako hizkuntza ezberdin batzuk entzun dira ikastolan: euskaraz gain, alemanera, italiera, frantsesa eta ingelesa izan ditugu nonahi, Asti Lekuk antolatutako 3 ikasle-trukeetako neska-mutil europarrek ekarrita.
Alemaniarrak izan ziren gurera hurbildutako lehenak. Hogei ikasle eta bi nagusi etorri dira Obernburgetik ikastolako DBHko 3. mailako beste horrenbeste ikaslerekin egotera. Izan ere, euren etxeetan ostatatu dira eta Zuriñe Arruza Asti Lekuko ikasle-trukeen arduradunak antolatutako ekintzetan parte hartzeaz gain, familiek prestatutako jardueretan ere eman dute denbora. Alemaniako talde honen cicerone Olaia eta Sarai irakasleak egon dira.
Trevisotik (Italia) heldutako 13 ikasleak egun bat geroago iritsi ziren. Hauek ere bi nagusik lagunduta eta DBHko 2. mailakoen familien etxeetan hartuta. Maria Luisa eta Eider irakasleak egon dira haiekin gure bazterrak eta ohiturak erakusten.
“Lehorreratutako” azkenak frantsesak ditugu. Caenetik beste 13 gazte eta bi nagusi etorri dira Batxilergoko 1. mailakoekin egotera. Haiekin, ikastolaren partez, Leire eta Javi irakasleak ibili dira gidari. Aipatu beharrekoa da Batxilergokoek aspaldiko partez ez zutela parte hartzen ikasle-trukeetan, esperientzia oso positibotzat hartu dutelarik.
Dagoeneko guztiak joanda daude, frantsesak gaur bertan irtenda.

Sakatu argazkiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.