Asti Lekuko DBHko ikasleak, solidarioak Artizar-ekin


Urtero bezala Asti Lekuko DBHko ikasleek Artizar elkarteari laguntzeko hainbat produktu batu dituzte.
Artizar egoera zail eta gogorretan bizi diren neska-mutil eta nerabeentzat sortutako proiektu hezitzailea eta gizarteratzailea da, hauen gaitasun pertsonal, sozial, afektibo eta familiarrak berreskuratu eta indartzeko asmoa daukana. Artizar-ek berauen berezko gizarteratze-guneetan lan egiten du: familia, eskola, lagunarte eta auzoetan.
DBHko ikasleak etapaka banatzen dute laguntzeko-lanak: 1. eta 2. ekoek etxetik ekartzen dituzte gauzak; 3. eta 4. ekoek, aldiz, dirua ipintzen dute, geroago erosketak egitera joateko.
Horretarako aurreko astean Sestaoko egoitzara joan ziren euren proiektua ezagutzera eta bide batez zer behar duten galdetzera (jolasik, arroparik, elikagairik, higiene-produkturik…).
Ostegun honetan, abenduak 10, Artizar-ekoak hurbildu dira ikastolara dena batzera.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.