Daily Archives: 2017-12-15


Ostegunean Formula Student-ekoak ikastolan egon ziren

Ostegun honetan ingeniaritzako ikasleek diseinatu eta egindako Formula Student-eko kotxea ikastolan eduki genuen. Asti Lekuk “Formula Student Bizkaia”-rekin sinatutako lankidetza-akordioari esker, atzo, hilak 14, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek garatutako kotxea eduki genuen ikusgai ikastolan. Erakusketaz gain BAL proiektuari lotutako hitzaldia ere eman zieten Batxilergoko ikasleei. Bertan Ingeniaritza Eskolako gradu […]


Italiarrak eta alemaniarrak Asti Lekun: Ongi Etorri!

Aste honetan Italia eta Alemaniako neska-mutilak heldu dira gurera ikasle-truke batean parte hartzeko. Asteazkenean italiarrak heldu ziren, 15 ikasle hain zuzen euren irakasleekin, eta ostegunean Alemaniako beste 20, nagusiek lagunduta ere. Ohitura denez, aste batean zehar, ikasle-trukean parte hartzen duten gure ikasleen familiekin egoten dira ostatatuta, eta ikastola ezagutzeaz gain, […]


LHko 3. mailakoak Olentzeroren etxean egon dira

Ostegun honetan LHko 3. mailako ikasleek Olentzeroren etxea bisitatu dute. Mungiako   Izenaduba Basoan dagoen Olentzeroren etxea bisitatzeaz gain, pertsonaia mitologikoen eskutik Lamia, Galtzagorri, Mari Domingi, Anbotoko Mari,… euskal mitologiako magia mundura murgildu dira neska-mutilak eta bakoitzaren mito eta elezaharrak ezagutuz.    


Txotxongiloek ere ospatzen dute Euskara Eguna Asti Lekun

Aurreko astean, txotxongilo dibertigarri batzuek bisitatu zuten Asti Leku. Abenduaren 4an, astelehena, “Bihar” taldeak txotxongilo kuadrilla ederra ekarri zuen Asti Lekura, “Lagunekin baratzean” izeneko antzezlanaren bitartez Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeekin euskara eguna ospatzera.   Bide batez, ostiraleko Euskara Egunaren ospakizunaren argazki gehiago erakutsiko dizkizuegu: […]


LHko 6. mailako ikasleak, bertsolari peto-petoak!

Asti Lekuko LHko 6. mailako ikasleek oso trebeak direla bertsoak sortu eta botatzen erakutsi digute. Aste honetan zehar seigarren mailako ikasle guztiek aukera izan dute euskaraz adierazteko dauzkaten ahozko trebeziak erakusteko. EKIren lehenengo unitatearen xedea den ahozkotasuna lanketaren emaitza bikainak egiaztatu ahal izan ditugu Hitzaldi Aretoan emaniko bertso erakustaldiari esker. […]


Asti Lekuko Alba Conde, Mikroipuin Festako irabazlea

Alba Conde Batxilergoko ikasleak Portugaleteko Udalak antolatutako Mikroipuin Festako txapelketa irabazi du. Argazkian dauden Batxilergoko ikasleek parte hartu dute Portugaleteko Udalak antolatutako Mikroipuin Festa lehiaketan. Eskuman dagoen neska irabazlea izan da, Alba Conde. Beste guztiak saridunak dira: Asier Ogazón, Ander Román, Maddalen Ortuzar, Ane de la Torre eta Ainhize Elgezabal. […]


Ikastolen Elkartea: Joko Digitalak

Ikastolen Elkarteak joko digitalen katalogoa helarazi digu. Ikastolen Elkarteak eskaintzen dituen joko digitalen berri eman nahi dizuegu. Ikastoletako familientzat interesgarria izan daitekeelakoan, triptiko bat bidali digute. Eskaintzen diren gauza guztien artean, Hatz10 eta Kontalari nabaritu nahi izan ditugu aurten. KATALOGOA