Italiarrak eta alemaniarrak Asti Lekun: Ongi Etorri!


Aste honetan Italia eta Alemaniako neska-mutilak heldu dira gurera ikasle-truke batean parte hartzeko.
Asteazkenean italiarrak heldu ziren, 15 ikasle hain zuzen euren irakasleekin, eta ostegunean Alemaniako beste 20, nagusiek lagunduta ere. Ohitura denez, aste batean zehar, ikasle-trukean parte hartzen duten gure ikasleen familiekin egoten dira ostatatuta, eta ikastola ezagutzeaz gain, Asti Lekuko profesionalek (Zuriñe, Eli, Batirtze, Maria Luisa eta Olaia) prestatuta dauzkaten era askotariko ekintzetan ere hartuko dute parte: irteerak, bisitaldiak, kirol jarduerak…
Ongi etorri. Espero dugu gurekin ondo pasatzea!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.