Ostegunean Formula Student-ekoak ikastolan egon ziren


Ostegun honetan ingeniaritzako ikasleek diseinatu eta egindako Formula Student-eko kotxea ikastolan eduki genuen.
Asti Lekuk “Formula Student Bizkaia”-rekin sinatutako lankidetza-akordioari esker, atzo, hilak 14, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek garatutako kotxea eduki genuen ikusgai ikastolan. Erakusketaz gain BAL proiektuari lotutako hitzaldia ere eman zieten Batxilergoko ikasleei. Bertan Ingeniaritza Eskolako gradu guztietako 2, 3 eta 4. mailako ikasleak dituen diziplina anitzeko proiektu honen nondik norakoak azaldu zizkieten.
Ingeniaritza Eskolako ikasleek eta irakasleek osatutako Formula Student-eko talde honek lehiatuko den jarleku bakarreko ibilgailu elektrikoa urtero diseinatu eta fabrikatzen du. Egitasmoak ingeniaritzako ikasleen prestakuntza osatzea du helburu. Horretarako erronka tekniko berriak proposatzen zaizkie eta hornitzaileekin lan egiteko aukera ere ematen zaie.
Asti Lekurekin sinatutako akordioari esker, ibilgailu-probak ikastolan bertan egin ahal dituzte, atletismo pistaren parean dagoen aparkalekuko gunean, hain zuzen. Era berean, Asti Lekuk Formula Student Bizkaia-ko prototipoa hona ekarri ahal du ospakizunen batean ikusgai egon dadin, oraingoan bezala.
Eskerrik asko egindako lan bikainagatik!

ARGAZKIAK

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.