Monthly Archives: abendua 2017


Olentzero etorri da Asti Lekura!

Urtero bezala abenduaren 22an Olentzeroren bisita izan dugu ikastolan. Ohitura denez, Gabonetako oporraldia hasi aurretik Asti Lekuko umeek oso bisita berezia izan dute ikastolan. Olentzero etorri da! Menditik jaitsita eta opariz beteriko zorroa lepoan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeekin elkartu da zoriona eta poza zabaltzera. Olentzeroren bisitaz gain, jarduera […]


Olentzero eguna, solidaritate eguna ere Asti Lekun!

Olentzero eguna, solidaritate eguna ere izaten da ikastolan. Gehiago irakurri Asti Lekuko ikasleak, eurentzat ospakizun eguna den arren, estualdian dauden pertsonekin gogoratzen dira eta saiatzen dira ahal duten neurrian laguntzen. LH eta Batxilergoek, etxetik ekarri dituzte era ezberdinetako produktuak Elikagaien Bankura eramateko. DBHkoek, ordea,  ARTIZAR elkarteari emateko hainbat gauza ere ekarri […]


EGAko ikasleek Gabonetako mezu galantak Olentzerori!

Ikastolan EGA prestatzen ari diren 1. Batxilergoko ikasleek Gabonetako bideo ederrak helarazi dizkigute zuekin partekatzeko. Sonia Benito eta Zuriñe Madrid euskara irakasleekin HABEko 3. mailako ikastaroan dauden ikasleek pare bat bideo labur prestatu dituzte Gabon hauetarako zuen gustukoak izango direlakoan. Bideo 1 Bideo 2


San Tomas azoka Haur Hezkuntzan

Abenduaren 21ean HHko umeek San Tomas eguna ospatu zuten txistorra eta guzti. Ostegun honetan ikastolako txikiek San Tomas eguneko azoka antolatu dute ikastolan bertan. Bost urtekoek txistorra dastaketa izan dute geletan goizean eta eguerdi partean lau urtekoek, txerri zozketa. ARGAZKIAK


Eskerrik asko jostailu eta liburuen bilketa solidarioaren parte hartzaileei!

Aurten Asti Lekuko jostailu eta liburuen bilketa solidarioan inoiz baino gauza gehiago jaso dugu ikastola eta Portugaleteko familien laguntzari esker. Dakizuenez, aurtengo bilketa ikastolako familien ekarpenez gain Portugaleteko hiritarren parte hartzea ere izan dugu. Jostailuak eta liburuak ikastolan ezezik Ballonti aldean daukagun aretoan ere bildu ditugu, inoiz baino kopuru handiagoa […]


Ostegunean Formula Student-ekoak ikastolan egon ziren

Ostegun honetan ingeniaritzako ikasleek diseinatu eta egindako Formula Student-eko kotxea ikastolan eduki genuen. Asti Lekuk “Formula Student Bizkaia”-rekin sinatutako lankidetza-akordioari esker, atzo, hilak 14, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek garatutako kotxea eduki genuen ikusgai ikastolan. Erakusketaz gain BAL proiektuari lotutako hitzaldia ere eman zieten Batxilergoko ikasleei. Bertan Ingeniaritza Eskolako gradu […]