Monthly Archives: ekaina 2017


Batxilergoko ikasleen Agur Ekitaldia

Aurreko ostiralean, ekainak 23, Asti Lekuko batxilergoko 2. mailako ikasleen agur ekitaldia ospatu genuen. Ospakizuna bazkari berezi batekin hasi zen; bertan  irakasleak eta gainerako langileok egon ginen ikasleak laguntzen euren “azken jantoki eguna” ikastolan. Ondoren, familiekin batu ginen Hitzaldi Aretoan Agur ekitaldia denok batera ospatzera. Gure nahirik onenak  ibilbide berria […]


Asti Lekuko udako ekintzak hasteko prest!

Hurrengo astelehenetik aurrera berritasunak dakartzaten hainbat udako ekintza izango ditugu Asti Lekun. Horrela, ekainaren 26tik 30era UDASTI (udaleku irekiak), futbol eta saskibaloi kirol-campusak eta robotika campusa garatuko dira ikastolan. Uztailaren 3tik 7ra ere UDASTI udalekuak egongo dira.    


LHko bigarren mailakoak Areitz Soroan

Aurreko astean Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak Areitz Soroa baserri eskolan egon ziren. Galdameseko baserri eskola honek, ikasleentzako egun bateko egonaldiak antolatzen ditu, besteak beste. Bisitaldia egiteaz gain ekintza asko dauzkate prestatuta ikasleentzat, hala nola baserri ekologikoa, baratza ekologikoa, ingurugiro tailerrak eta ibilbide ekologikoak. Argibide gehiago: AREITZ SOROA   Argazkiak […]