Daily Archives: 2017-06-16


Asti Lekuko futboleko alebinak txapeldunordeak RAMCUP txapelketan

Ekainaren 11n Asti Lekuko alebinek euren kategoriako bigarren postua lortu zuten asteburu horretan Galizanon (Cantabria) burututako RAMCUP futbol txapelketan. Zoriondu behar ditugu gure futbolari gazteak oso denboraldi ona egin dute eta. ZORIONAK MUTILAK! GORA ASTILEKU!


Bastida ikastolak boluntarioak behar ditu Araba Euskarazerako

Araba Euskaraz ospatuko da igande honetan Labastidan. Bertako ikastolatik adierazi digute arazoak dituztela txosnen txandak betetzeko. 80 boluntario behar dituzte arratsaldeko txandarako eta mezu hau zabaltzeko eskatu digute: “eskertuko genizuke zure ikastolan mezua zabaltzea eta Bastida ikastolari laguntzeko jendea aurkitzea. Boluntario aritu nahi izanez gero, jarri harremanetan Araba Euskarazeko koordinatzaile […]


Go!azen-ek ‘Gure Nahia’ bideoklipa aurkeztu du

EiTBk eta Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko abiatu duten ‘Bihotzetik ezpainetara’ kanpaina berriaren baitan aurkeztu zuten bideoklipa atzo, ekainak 15. Hirugarren denboraldiaren berritasun ugari aurkeztu dituzte. Argibideak eta bideoklipa: HEMEN


2017ko Selektibitatea: ehuneko ehunek aprobatu dute Asti Lekun

Ikasturte honetako Selektibitate azterketa egin zuten Asti Lekuko ikasle GUZTIEK gaindituta daukatela jakin genuen atzo zerrenda ofizialak argitaratutakoan. Batxilergoa bukatu duten 82 ikasleetatik 81 aurkeztu ziren proba honetara, ehuneko ehunek gainditu zutelarik. Hurrengo ostiralean, ekainak 23, haien ondoan egongo gara familiekin batera ospatuko dugun Agur Ekitaldian. ZORIONAK NESKA-MUTILAK. LAN ONA!! […]


Tereixa Hernández andereñoa jubilatuko zaigu

Asti Lekuko ikasleak prestatzen bihotza eta jakinduria hainbeste urtean ipini ondoren gure Tereixa jubilatuko zaigu ikasturte honen bukaerarekin batera. Astearte honetan lankideok berarekin ospatu genuen bere bizitzaren ibilbibide berri honen hasiera. Beraren ikasle ohi batzuk, gaur ikastolako andereñoak, ere bertaratu ziren, aurresku eta guzti eskainita. ZORIONTSUA IZAN ZAITEZ TEREIXA!