Zenbait jarduera interesgarri batxilergoan


Zenbait jarduera interesgarri batxilergoan, aste honetan

Larunbatean, Elikagaien Bankuari laguntzen
Asti Lekuko ikasleek berriro erakutsi digute solidaritatea eta boluntariotza oso barneratuta dauzkaten balioak direla. Oraingo honetan batxilergoko ikasleak izan dira boluntario ibili direnak, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin, hain zuzen ere.
Aurreko zapatuan batxilergoko zenbait neska-mutil supermerkatuetan elikagaiak batzen aritu ziren.

Sakatu irudiaren gainean
Asti Leku elikagaien bankua

Asti Lekuko BAL proiektuko 2. saioak aurrera doaz
Aurreko astean bezala, honetan ere Asti Lekuko batxilergoko orientazio proiektuaren mintegietako 2. saioak izan dira ikastolan.
Asteartean Hezkuntza mintegikoak batu ziren Hitzaldi Aretoan, hizlariak honako hauek izan zirelarik: María san Martín, Iratxe Sanz, Eneko Olabarria eta Adrián García.
Eskerrik asko guztioi egindako lan bikainagatik!

BAL 2019 ab

 

Batx 2 Arriaga Antzokian, “Simplicissimus” ikusten
Asteazkenean batxilergoko 2. mailako ikasle guztiak egon ziren Arriaga Antzokian “Tartean Teatroa” konpainiaren lan berria ikusten, «Simplicissimus» alegia.
Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako lan honek XVII. mendeko pikarokeria-eleberri alemaniarraren izena hartu du, Hogeita Hamar Urteko Gudako lazgarrikeriak umoristikoki kontatzen zituena, eta baita guda arteko Berlingo kabaret baten istorioa ere bai.

Asti Leku Arriagan

 

DigiPen Asti Lekun
Gaur, ostirala, DigiPeneko Seteve Longden etorri dira Asti Lekura batxilergoko 2. mailako ikasleei Bideojolasen Diseinu eta Garapeneno graduak aurkeztera: Arte ederrak arte digitalean eta animazioan, batetik, eta Informatika-ingeniaritza denbora errealeko simulazio elkarreragilean, bestetik.
Bertoko profesionalen esanetan “DigiPen-eko ikasleak euren arloko errespetatuenetarikoak izaten dira eta nazioarteko txapelketetako sari inportanteenak irabazten dituzte. Hori posiblea da curriculum akademikoa urte askoko lan eskarmentuan oinarrituta dagoelako eta honek ahalbidetzen du irakaslea ikasleei lanean arrakasta izateko beharrezkoak diren teoria eta praktikak irakasteko”.

DigiPen

DigiPen web

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.