Ihes-gelak Asti Lekuko LH, DBH eta Batxilergoko geletan


Asti Lekuko LH, DBH eta Batxilergoko ikasleek Portugaleteko Udalak euskararen erabilera sustatzeko antolatutako EscapeRoom/Ihes-Gela proiektu hezigarrian esku hartu dute.

“Portugaleteko Udalak, Sacodejuegos elkartearekin elkarlanean, euskararen erabilera sustatzeko proiektu batean parte hartzea eskaini zigun. Proiektua berritzailea da, EscapeRoom edo Ihes-Gela hezigarriak baitira. Jolas guztiak euskara eta euskal mitologiaren inguruan antolatu dituzte.

Asti Leku ikastolan erronkan parte hartzea erabaki genuen eta LH, DBH eta Batxilergoko gela guztietan burutu dugu. Proiektua aurrera eramateko irakasleek egin duten lana eskertu nahi dugu, bestela ezinezkoa izango baitzen gauzatzea.

Ikasleen balorazioa ezin hobea izan da. Primeran pasatu dute, pistak jarraituz eta probak gaindituz” azaldu digu ikastolako euskara departamentuko Marga Iparragirrek.

Argazkiak ikusteko klikatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.