“El doble más quince” filmean parte hartzeko castinga Asti Lekun


Baleuko ekoiztetxeak “EL DOBLE MAS QUINCE” filmeko protagonista printzipala (gizonezkoa) topatzeko castinga egiten ari da hainbat ikastetxe eta kirol klubetan. Mikel Rueda zuzendari bilbotarrak  grabatuko du uda honetan ETBren parte-hartzea izango duen film hau.
Asti Lekuko DBH4 eta Batxilergoko ikasleentzako castinga martxoaren 5ean, astelehena, egingo da, ikastolako Hitzaldi Aretoan 16:00etatik aurrera. Hautaketa proba honetan parte hartu nahi baduzue jar zaitezte harremanetan ahalik eta lasterren Baleukoko profesionalekin: 619.400.893 (Ander)/672.648.706 Ana), eldoble.casting@gmail.com
GARRANTZITSUA: ezinbestekoa da atxikitako BAIMENA sinatuta ekartzea.
Filmazio profesionala izanik, mutilak hautatuta izanez gero, haien lana behar bezala ordainduta izango da.
Bilatu nahi duten mutila 15-17 adin tartekoa izango da eta interpretazio eremuan esperientziarekin edo esperientzia barik izan daiteke. Maribel Verdúk ere  protagonistaren papera antzeztuko du film honetan.
Castingeko irudiak pribatuak izango dira eta bakarrik erabiliko dituzte mutilen hautatze prozesuan. Ez dira beste ezein saretan zabalduko.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.