Batxilergoko ikasleek “Elkarrekin Bonuen programa” gauzatu dute


Aurreko astean zehar, martxoaren 5etik 9ra bitartean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek “Elkarrekin Bonuen Programan” lan egin dute.
Giza Eskubideen defentsa ardatz duen Eusko Jaurlaritzaren Elkarbizitza Zuzendaritzak bultzatutako ekimena da proiektu hau. Eragilea Amaia Rojo izan da, Asti Lekuko ikasle ohia, eta bideo-forum formatua erabilita aurrera eraman dute aipatutako egitasmoa.
Bittor Kortibitarte, Asti Lekuko orientazio departamentukoa, ikasleen lana gainbegiratzen aritu da eta bere esanetan “ekimena interesgarria eta beharrezkoa da, eta gelaren esparrutik kanpo aditu batekin lantzeko aukera eman du”.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.