Daily Archives: 16th martxoa 2018


LHko 1. zikloko ikasleak zinera joan dira Irudi Biziak-ekin

Asteazken honetan, martxoak 14, LHko 1. eta 2. mailako ikasleak Portugaleteko Ballontiko zinema-aretoetara joan dira pelikula pedagogiko bat ikustera. Ekintza hau Irudi Biziak-en  “Zineuskara Gizartean Hezkuntza Programa”ren eskutik dator eta oraingo honetarako “Teresa eta Galtzagorri” filma aukeratu dute. Programa honek, helburu nagusi gisa identitatea lantzea du, horrela ikasleek norbere burua […]


Batxilergoko ikasleek “Elkarrekin Bonuen programa” gauzatu dute

Aurreko astean zehar, martxoaren 5etik 9ra bitartean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek “Elkarrekin Bonuen Programan” lan egin dute. Giza Eskubideen defentsa ardatz duen Eusko Jaurlaritzaren Elkarbizitza Zuzendaritzak bultzatutako ekimena da proiektu hau. Eragilea Amaia Rojo izan da, Asti Lekuko ikasle ohia, eta bideo-forum formatua erabilita aurrera eraman dute aipatutako egitasmoa. Bittor […]


Bilbao Basket Asti Lekun

Asteazkenean, martxoak 14, Bilbao Basket-eko bi jokalari Asti Lekun egon ziren DBHko 4. mailakoekin. Goizeko 11:00etan puntu-puntuan Jonathan Tabu eta Dejan Todorovic heldu ziren ikastolara. DBHko laugarren mailako ikasleak euren zain zeuden, galdera asko prestatuta eta urduritasunari ezin eutsi. Saioan ez zen ezer falta izan, ikasleen ingelesezko galderak, barne. Oso […]


Batxilergoko 1 mailakoek Metroa bisitatu dute

Asteazken honetan Asti Lekuko Batxilergoko lehenengo mailako hainbat ikasle Metroaren Bilboko instalazioetan egon ziren. Asti Lekuko Ingeniaritza mintegiko ikasleek hartu parte zuten irteera hau BAL proiektuaren ekintza da. Hau euren prestakuntzaren atal garrantzitsua da norberaren lan etorkizunaren inguruko erabakiak hartu orduko ahalik eta argibide gehien jasota izan dezaten laguntzen baitie. […]


Asti Lekuko Batxilergoko 2. mailakoak “Bernarda Albaren etxean”

Asteazkenean, martxoak 14, Batxilergoko 2 mailako ikasleak “La casa de Bernarda Alba” ikustera joan ziren. Bigarren mailako ikasle guztiek aukera paregabea izan zuten Federico García Lorca Granadako idazle ospetsuaren lan bikain honekin gozatzeko, Bilboko Campos Elíseos antzokian burutu den Euskadiko Antzerki Grekolatinoaren Gazte Jaialdiari esker. Irteera hau Asti Lekuko “Lengua […]


Asti Lekuko DBH eta Batxilergoko Kultur Astea

Hurrengo astean, martxoaren 19tik 23ra bitartean DBH eta Batxilergoko Kultur Astea ospatuko dugu ikastolan. Gehiago irakurri. Jolasak, hitzaldiak, kanpoko hizkuntzak ezagutzea, zientzia tailerrak eta irteerak, mintzodromoa, euskal dantzak… Aste osoan zehar ikastolako nagusiak kulturan murgilduko dira bete-betean. Txikiek, ordea, (HH eta HH) maiatzera arte itxaron beharko dute berea ospatzeko. EGITARAUA […]


HHkoek argazkia eta bideoa bidali dizkigute partekatzeko

Asti Lekuko txikiek gurekin konpartitu nahi izan dituzte pare bat esperientzia polit. Batetik hiru, lau eta bost urtekoek argazki bat helarazi digute ikastolako baratzean egiten hasi berri diren lanak erakusteko. Bestetik, txikienek, bi urteko gelen inguruan elurtearen eguna aterako bideo ederra ere bidali digute. Horra hor gauza biak. BIDEOA