Batxilergoko aurrematrikula epea apirilaren 12an irekiko da


Hezkuntza Sailak apirilaren 12an irekiko du batxilergoko ikasleentzako 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea.

Eskaera aurkezteko epea apirilaren 12tik 23ra bitartean egongo da zabalik, biak barne, eta aurrez aurre egin ahal izango da, lehen aukeran aukeratutako ikastetxean (publikoa edo itundua) edo Internet bidez, Hezkuntza Sailaren webgunean.

Onartzeko eskaera egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe batera lehen aldiz joango den ikasle bat hezkuntza-etapa horretan eskolatu nahi duten guztiek, edo dagoeneko EAEn eskolatuta egon arren ikastetxez aldatu nahi dutenek.

Informazio guztia ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.