Daily Archives: 2021-03-18


Aste honetan batxilergoko BAL proiektuaren ahozko aurkezpenak egin dira

Aste honetan batxilergoko 2. mailako ikasleek Asti Lekuko BAL proiektuko lanen ahozko aurkezpenak egin dituzte. Aurkezpen hauek dagokien epaimahaiaren aurrean egiten dituzte, ikaskide batzuekin batera, eta idatziz aurkeztutako lanaren osagarria dira. Batxilergoko ikasleei orientatzen laguntzeko Asti Lekuk 2013-2014 ikasturtean sortutako proiektua dugu BAL. BAL proiektua orientaziotik haratago doan egitasmoa da, […]


Hamaiketako ederra hartu zuten 4 urtekoek, eurek egindako txokolatezko etxeak!

HH4ko umeek Txokolatezko Etxearen ipuina landu dute geletan eta gaiari bukaera emateko oso ideia “goxoa” izan dute: eurek ikastolan txokolatezko etxeak egin eta hamaiketako orduan jatea. Horixe egin zuten txikitxo hauek asteazkenean, eta haiek “eraikitako” etxea goiz erdian oso gustura dastatu zuten. Hau gozoa!


Euskal Herriko Ikastolen 1. Komiki Lehiaketa antolatu dute ikastolen jaiek

Komiki lehiaketaren lehen edizio honetako gaia Amaiurko gazteluaren setioa izango da. Apirilaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Euskal Herriko historiaren garai zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta apirilaren 30era […]


Batxilergoko aurrematrikula epea apirilaren 12an irekiko da

Hezkuntza Sailak apirilaren 12an irekiko du batxilergoko ikasleentzako 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea. Eskaera aurkezteko epea apirilaren 12tik 23ra bitartean egongo da zabalik, biak barne, eta aurrez aurre egin ahal izango da, lehen aukeran aukeratutako ikastetxean (publikoa edo itundua) edo Internet bidez, Hezkuntza Sailaren webgunean. Onartzeko eskaera egin beharko dute […]


Asti Lekuko ikasleek, aurten ere, hartu dute parte Txirringaeskolan

Aste honetan, Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bide-segurtasunari buruzko saio bat egin dute Portugaleteko Los Llanos parkean, Txirringaeskolan elkartearen eskutik. Horretarako, begiraleen jarraibideak arretaz entzun eta kaskoa behar bezala jarri ondoren, Udaltzaingoak eta jardueraren antolatzaileek diseinatutako zirkuitu bat egin dute. Lan horretan trebeak izatea da helburua, oztopoak, gymkanak, […]


‘Kalakalata’, 2021eko Ibilaldiak kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Aurreko asteburuan, 2021eko Ibiladiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu ziren ekitaldi bikoitzean: Sopelan, lehenengoz, eta Leioan, hurrengo egunean, igandean. Kantua eta bideoklipa dagoeneko prest daudelarik, Bizkaiko Ikastolen jaia, osasun egoerak eragozten ez badu, maiatzaren 30ean ospatuko da Sopelan. Horrela ziurtatu zuten Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastoletako arduradunek aurkezpen ekitaldian. […]


Mugikorren bilketa Senegalen ikastetxe bat eraikitzeko

“Creando futuros”, etorkizunak sortzen, GKEak Senegalen eskola bat eraikitzeko mugikorren bilketa kanpaina abiatu du eta ekimen horretan laguntze aldera Asti Lekun bi ontzi jarri ditugu, LH eta DBHko atondoetan, etxean ditugun mugikor zaharrak bertara botatzeko. “Creando futuros” GKEak Senegalen lan egiten du hezkuntza sustatuz eta emakumeak ikusaraziz. Proiektu honetan Fenix […]