Asti Lekuko ekonomia ikasleak, Merkataritza Ganberan


Asti Lekuko ekonomia ikasleak, Merkataritza Ganberan
Asti Lekuko batxilergoko 2. mailako ekonomia ikasleak Merkataritza Ganberara joan dira aste honetan bertan ematen den Marketing gradua ezagutu eta Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak antolatutako PREUNICA lehiaketan parte hartzera.
Unibertsitate Eskolako eraikuntza eta funtzionamendua ezagutu ondoren bertako irakasle batek Marketinga zertan datzan azaldu zien, baita txapelketan parte hartzeko argibideak ere.
Aurtengo edizioan EAEko 50 zentrok hartzen dute parte eta egin beharreko lana Laboral Kutxaren Gaztenpresa fundazioaren webguneko marketing-a hobetzeko ppt bat osatzea da.
Taldeak antolatu ondoren ordubete izan zuten ikasleek eskatu zitzaiena aurrera eramateko, lana burututakoan ahozko aurkezpena egin behar izan zutelarik bertan zeuden irakasleen aurrean.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.