Gaur berri tristea ematera gatozkizue. Pasa den larunbatean, azaroak 11, Arantza Martínez Asti Lekuko gure lankidea zendu zen.
Arantzak Asti Lekuko jantoki eta autobus zerbitzuetan egin du lan urte askoan eta handia da berak utzitako hutsunea.
Asti Lekuko Hezkuntza Komunitateko kide guztiok une latz hauetan gure doluminak eta maitasuna luzatu nahi dizkiegu senide eta adiskideei.
Agur t’erdi lagun maitea!