Daily Archives: 2nd martxoa 2023


Asti Leku Klubak ereserkia eta kamiseta estreinatu ditu bere 40. urteurrenean

Aurten 40 urte bete ditu Asti Leku Klubak, eta hori ospatzeko zenbait ekitaldi berezi prestatzen ari dira. Horren erakusgarri, kamiseta berria aurkeztu digute bideo polit baten bidez. Sakatu irudian bideoa ikusteko   Halaber, Asti Lekuko kirolarien parte-hartzearekin eta Asier Alcedoren laguntzarekin, ereserki propioa sortu dute, beheko irudian klikatuz entzun ahal […]


LH5eko ikasleak Mercabilbaon egon dira

Astearte honetan Lehen Hezkuntzako 5. B mailako ikasleak Mercabilbaon izan dira. Bertan, pabiloiak ezagutzeko bisita gidatua egin zuten eta, jarraian, arraina garbitzen ikasteko tailerrean parte hartu. Batzuk besteak baino hobeto moldatu ziren arren, denek izan zuten ikasteko aukera. Are gehiago, batzuentzat aurkikuntza handia izan zen, han zeuden arrain eta itsaskietako […]


EHUko Enpresa eta Ekonomia fakultateko graduen aurkezpena Asti Lekun

Astearte honetan, Asti Lekuko Batxilergoko familiek hitzaldi bat jaso zuten ikastolan, Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa eta Ekonomia fakultatean ematen diren unibertsitate-graduei buruzkoa. Horretarako fakultateko profesional bat etorri zen Asti Lekura, zeinak graduen aurkezpena egiteaz gain, Haur Hezkuntzako hitzaldi aretoan bildutako ikasleei eta gurasoei aukera eman zien galderak egin eta zalantzak […]


LH5eko ikasleak Gasteizko Eusko Lege Biltzarrean egon dira

Astelehenean LH5eko D eta E geletako ikasleak Gasteizera joan ziren Eusko Legebiltzarra bisitatzera. Bertan, bisita didaktiko gidatua egin zuten, eta gauza interesgarri asko ikusi eta ikasteko aukera izan zuten.     Une horretan erortzen ari ziren elur-maluten artean argazkia ateratzeko ere aprobetxatu zuten