Daily Archives: 10th otsaila 2023


Atzo Bizkaia Talent-eko zuzendari orokorrak hitzaldi bat eman zien Batxilergoko 1. mailako ikasleei

Hizlaria Ivan Jiménez izan zen, Asti Lekuko ikasle ohia eta Bizkaia Talent-eko zuzendaria dena, eta haien etorkizuneko ikasketa eta lan-erronkei buruzko hausnarketa egiten laguntzeko hainbat gako eman zizkien. Bizkaia Talent Diputazioaren Sustapen Ekonomikorako Sailak bultzatuta eratu zen 2005. urtean, irabazi asmorik gabeko elkarte izaeradun ekimen bezala. Bere helburua da Bilbao, […]


Haur Hezkuntzan jo eta ke ari dira lanean Inauterietako erakustaldirako

Otsailaren 17an, Haur Hezkuntzako haurrek, maisuek eta andereñoek lagunduta, inauterietako desfile koloretsu eta originala eskainiko diete familiei euren eraikinaren barruko patioan. Dena, beti bezala, primeran atera dadin, egunak daramatzate atsedenik gabe lanean. Aste honetan ikasgelak eta gainerako espazioak apaindu dituzte, eta datorren astean bete-betean sartuko dira koreografiekin. Seguru aurten ere […]


DBH3ko ikasleek Lazarillo de Tormes antzezlana ikusi dute aste honetan

Asteartean Asti Lekuko DBHko 3. mailako ikasleak Portugaleteko Zunzunegi institutura joan ziren antzerkirako egokitutako Lazarillo de Tormes ikustera. Antzezlan hau Transeducak ikasleentzat egindako egokitzapenetariko bat da eta bertan Tormeseko itsumutilaren bizipenak, onak zein txarrak, kontatzen dira. Jarduera honekin amaiera eman diote Lazarillo de Tormesen inguruan egindako lanari. Liburua irakurri eta […]


Elikadura osasungarri, iraunkor eta solidarioari buruzko hitzaldiak LHn

Asteazken honetan hasita eta otsailaren 23ra bitartean, Ausolaneko profesionalek elikadurari buruzko zenbait prestakuntza-hitzaldi emango dizkiete Asti Lekuko LHko 2. eta 3. mailako ikasleei. Hitzaldi horietan elikadura hiru ikuspuntutatik aztertzen da: osasuna, ingurumena eta justizia soziala. Horretarako informazio-panelak erabiliz dinamika batzuk egiten dira ikasleekin dira. Elikabizia izeneko jarduera hau Ausolan Fundazioak […]


DBHko ikasleak Lehen Hezkuntzakoekin elkarreraginean

DBHko ikasleak Lehen Hezkuntzakoekin elkarreraginean ari dira, zenbait jardueraren bidez. Esate baterako, nagusiek tailer didaktiko batzuk prestatu zituzten, ondoren 5. mailako ikasgeletan aurrera eraman zituztenak. Bestalde, aste honetan, inauterietako mozorroak prestatzen laguntzen aritu dira. Otsailaren 17an LHko ikasle guztiek Portugaleteko Inauterietako-eskola jaitsieran hartuko dute parte, eta laguntza izugarri eskertu dute. […]


Asteartean Asti Lekuko Eskola Kontseilua batu zen

Astearte, otsailak 7, Asti Lekuko Eskola Kontseilua batu zen ikastolan. Bertan honako gai hauek tratatu ziren, besteak beste: Urteko Plana, matrikulazioa eta onarpen dekretu berria, 2 urtekoen gelak ikastolara ekartzea, nazioarteko ikasle-trukeak, ikasketa bidaia, errelebo kontratuak, guraso bilerak, ekintza eta egun bereziak. Proiektu berri batzuei buruz ere hitz egin zen, hala […]