Daily Archives: 2023-01-13


Joanes Aranak “Portugalete Uri Urena” Ipuin Lehiaketa irabazi du euskarazko kontakizun laburren kategorian

Asti Lekuko Joanes Arana Sarrionandiak “Portugalete Uri Urena” Ipuin Lehiaketa irabazi du, euskarazko kontakizun laburren kategorian, ‘Zeruaren kolorea zoruan islatzen da’ lanarekin. Joanesek batxilergoko 2. maila ikasten du ikastolan, eta oso gazte polifazetikoa da. Kontakizunak idaztea, euskara eta euskal kultura oso gustukoak izateaz gain, kirola ere du zaletasun. Izan ere, […]


Hugo Alvarezek Santurtziko gizonezko kirolari garrantzitsuenaren saria jaso du

Hugo Álvarezek, Asti Lekuko batxilergoko 2. mailako ikaslea eta ikastolako atletismo-entrenatzaileak, Serantes Kultur Aretoan egindako Santurtziko Kirolaren V. Galan gizonezko kirolari nabarmenenaren saria jaso zuen abenduaren 28an. Ekitaldi hau lau urtean behin egiten da, eta udalerriko kirolari, erakunde eta ikastetxeek kirola bultzatzeko egiten duten lana aintzatestea du helburu. Hugok aurreko […]


CRASH, Portugaleteko Ikasleen Lehen Toki-Azoka

CRASH Portugaleteko Ikasleen Lehen Toki-Azoka urtarrilaren 17 eta 19an egingo da Gazte Gelan eta Pando Aisian. Asmoa da Portugaleteko familia, gazte eta ikastetxeentzat tresna bat egotea prestakuntza- eta lan-ibilbideei begirako erabakiak hartzeko orduan. Gazteria Portugaletek bultzatutako ekimen hau Prestakuntza, Orientabide eta Laguntzarako GIDA programaren barruan dago. CIFP Repélega LHII ikastetxearekin […]


Bilboko eta Elgoibarko Ingeniaritza eskoletako graduen aurkezpena Asti Lekun

Asteartean, urtarrilak 10, Batxilergoko familiek Bilboko eta Elgoibarko Ingeniaritza eskoletako profesional batzuek ikastolan emandako orientazio-hitzaldi batean parte hartu zuten. Bertan, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan eta Elgoibarko IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan ematen diren graduak aurkezteaz gain, familien galderak erantzun ziren eta zalantza guztiak argitu.


Asti Leku kirolariak oporretan ere, ekinean

Asti Lekuko kirolariek ez dute erabat gelditu nahi izan Gabonetan, eta “atseden aktiboko oporrak” izan dituzte. Asti Lekun antolatutako saskibaloi eta futbol campusetan parte hartzeko aukeraz gain, lagunarteko torneo eta partidak jokatzeko ere izan zuten aukera. Esate baterako, saskibaloia UGPn (PINen) eta Begoñazpin, eta futbola Santurtzin, Zallan, Gazteluetan, Indautxun eta […]


EHIko kirol prestakuntza saioa Asti Lekun

Asteartean, hilak 10, Euskal Herriko herri ezberdinetako gorputz hezkuntzako 30 bat irakasle batu ziren Asti Lekun kirol prestakuntza saio batean parte hartzeko. Saio hau Euskal Herriko ikastolek antolatutako proiektu orokor baten barruan kokatzen da. Helburua gorputz-hezkuntzako irakasleek ezagutza partekatzea da, unitate didaktiko berriak sortzeko eta, era berean, haien prestakuntza hobetzeko. […]