Daily Archives: 2021-11-26


Asti Lekuk bat egin du Azaroaren 25eko aldarrikapenekin

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna zela-eta, Asti Lekun zenbait ekintza antolatu genituen ikastolako etapa guztietan, HHko 2 urteko umeen geletatik hasita.     LHn, beste jarduera batzuen artean, bideo txapelketa egin zuten hirugarren zikloan. Irabazleek, (argazkian ikusten ditugunak) Cristina Pulido irakasleak egindako marrazki polita jaso zuten, beste bi oparitxorekin […]


HH5 Olentzeroren etxean

Asti Lekuko bost urteko ikasleek Olentzeroren etxea bisitatu dute. Joan den ostiralean, D eta E geletako umeek eta gaur, azaroaren 26an, A eta B-koek. Txango honekin hasiera eman diote Gabonetako unitate didaktikoari. Garai honetan umeak ilusioz gainezka badaude, zer esanik ez bisita honen ondoren! Etxe magiko honetan egiten duten ibilbidean […]


Batxilergoko BAL proiektuaren mintegiak aurrera doaz

BAL Asti Lekuko Batxilergoko proiektu propioa da, zeinaren bitartez aukera ematen zaien ikasleei, etapa hau bukatutakoan egingo dituzten ikasketen inguruko hausnarketa egiteko. Egiten diren ekintzen artean, egunotan ikastolan ematen ari zaizkien hitzaldiak daude, non diziplina ezberdinetako ikasleek eta langileek azaltzen dieten zertan datzan bakoitza. Nutrizionistak, suhiltzaileak, psikologoak…, arlo ezberdinetako hizlariak […]


Saskibaloiko teknifikazio saioa Asti Lekun

Joan den ostiralean, azaroak 19, saskibaloiko teknifikazio saioa egin zen ikastolan, non Asti Leku eta Zubeldiako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 27 ikaslek hartu zuten parte. Asti Lekuk eta Portugaleteko Oribeltza klubak antolatutako formazio hau hainbat egunetan garatuko direnetako lehena da eta  bertan herriko zenbait ikastetxetako ikasleek parte hartzen […]


EHIko Neguko katalogoa

Hona hemen EHIk eskaintzen dituen materialak batzen dituen neguko katalogoa. Sakatu irudiaren gainean.