Joan den ostiralean, azaroak 19, saskibaloiko teknifikazio saioa egin zen ikastolan, non Asti Leku eta Zubeldiako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 27 ikaslek hartu zuten parte.
Asti Lekuk eta Portugaleteko Oribeltza klubak antolatutako formazio hau hainbat egunetan garatuko direnetako lehena da eta bertan herriko zenbait ikastetxetako ikasleek parte hartzen dute.
Ildo horretan, gaur beste saio bat egon da, Ruperto Medinan, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako kirolarientzat. Oraingo honetan Asti Leku, Santa María eta Zubeldiako 57 ikasle egon dira.