BAL Asti Lekuko Batxilergoko proiektu propioa da, zeinaren bitartez aukera ematen zaien ikasleei, etapa hau bukatutakoan egingo dituzten ikasketen inguruko hausnarketa egiteko.
Egiten diren ekintzen artean, egunotan ikastolan ematen ari zaizkien hitzaldiak daude, non diziplina ezberdinetako ikasleek eta langileek azaltzen dieten zertan datzan bakoitza.
Nutrizionistak, suhiltzaileak, psikologoak…, arlo ezberdinetako hizlariak etortzen dira ikastolara ikasleekin egon, azalpenak eman, zalantzak argitu eta, ahal duten neurrian, prozesu honetan laguntzera. Lan bikaina egiten dute beti pertsona hauek eta ikasleek oso ondo baloratzen dute. Asti Lekuko lagun, ikasle ohi, langile eta gurasoak izaten dira, eta hemendik gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu.