Asti Lekuko bost urteko ikasleek Olentzeroren etxea bisitatu dute. Joan den ostiralean, D eta E geletako umeek eta gaur, azaroaren 26an, A eta B-koek.
Txango honekin hasiera eman diote Gabonetako unitate didaktikoari. Garai honetan umeak ilusioz gainezka badaude, zer esanik ez bisita honen ondoren!
Etxe magiko honetan egiten duten ibilbidean zehar, gainera, haurrek mitologiari eta naturari buruz ikasten dute ingurune magiko batean, bertan aurkitzen dituzten pertsonaia mitologikoen bidez: Basajaun, Olentzero, Mari Domingi, lamiak…