DBH 1eko ikasleak ikasturtea agurtzen, aire zabaleko ibilaldi batekin


Ostegun honetan, ekainaren 10ean, Asti Lekuko bigarren hezkuntzako 1A eta 1E geletako ikasleek, atseden hartzea erabaki zuten, gero eta hurbilago dagoen ikasturtearen amaiera ospatzeko. Asmo horrekin ikastolatik irten eta Ortuellaraino joan ziren oinez. Han, herriko berdeguneez gozatu zuten, indarrak berritzeko otarteko ederra jan bitartean.
Eguraldia lagun, oso ondo pasatu zuten. Ikasturte arraro honetan ohiko txangoak eta irteera pedagogikoak egin ezin izan badira ere, gure ikasleek erakutsi digute gogo eta ilusio pixka batekin edonon igaro daitekeela egun bikaina lagunekin.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.