Aste honetan zehar, astearte, asteazken eta ostegunean hain zuzen ere, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko probak egin dituzte batxilergoa bukatu duten ikasle gehienek. Asti Lekuko ikasleek aurten, aurrekoetan ez bezala, BECen egin dituzte, hain zuzen ere 2. pabilioian eta 10. epaimahaia esleituta.
Orain, proba guztiak burututa, datorren ostiralean, ekainaren 18an, batxilergoko ikasleei ikastolan egingo diegun agur ekitaldirako prest daude.
Aurtengo ospakizuna diferentea izango da eta, tamalez, familiak ezin izango dira etorri. Ohiko bazkari berezia ere ez dute izango, baina, murrizketak eta segurtasun-neurriak gorabehera, agur polita egingo diegu.

Artxiboko irudia. 2019ko ekaina