Daily Archives: 4th ekaina 2021


Asti Lekuko Aldizkariaren azken alea argitaratu dugu

Ikastolako aldizkariaren maiatzeko alea argitaratu genuen pasa den astean. Covid-19aren inguruko edizio berezia da eta bertan Asti Lekun hartutako neurriak, curriculumaren egokitzapenak, alderdi ekonomikoak, pandemiaren intzidentziari buruzko datuak eta abar daude jasota. Ikustera gonbidatzen zaituztegu! Sakatu irudiaren gainean


LH4ko ikasleek Basondo basafaunaren aterpea bisitatu zuten asteazkenean

Asteazken honetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Basondo bisitatu zuten, Urdaibai inguruan dagoen basafaunarentzako babeslekua. Kontatu digutenez, asko gozatu zuten pandemiaren ondoriozko murrizketek markatutako ikasturte berezi honetan izan duten irteera bakarrarekin. Ikasleek egiten dituzten bisitak dira Basondoren jarduera nagusia, eta bertan egiten dutena naturaren inguruko eskola bat da, bisitarien adinera […]


Koronabirusari aurre egiteko bertsoak

Asti Lekuko LH6ko ikasleek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta EITBk COVID-19aren aurrean ikastetxeei zuzendutako segurtasun- eta higiene-neurriak sustatzeko ekimenean inspiratuta, beren bertsoen bidez azaltzen digute nola jokatzen ari diren koronabirusa menderatzeko borrokan. Euren lana erakusteko ikasgela bakoitzean bideo bat grabatu dute, Asier Alcedo bertsolaritzako irakaslearen trikitixa lagun.   Bideoak ikusteko […]


HH5eko haurrak pozik ardiekin Alluitz Naturan

Astearte honetan, HH5eko geletako txikiek egun berezia izan zuten Alluitz Naturan, ardiei buruzko gauza interesgarri asko ikasiz: nola bizi diren, zer jaten duten, nola jezten diren, nola lantzen den euren artilea… Alluitz Natura baserri eskola eta landa-garapeneko enpresa bat da. Atxarte gaztandegiaren eskutik sortua, Urkiolako Parke Naturalean, Bizkaian, instalazio eta […]


Ibilaldiak eskerrak ematen dizkie parte-hartzaile eta laguntzaileei

Ibilaldia elkarteak, Betiko eta Ander Deuna ikastolekin batera, 2021. urteko edizioan, era batean edo bestean, parte hartu duten euskaltzale eta laguntzaile guztiei eskerrak helarazi nahi dizkie.   Bestetik, larunbat honetan, ekainaren 5ean, “Burnizko Hesia” TOPAKETA izango dute Ander Deuna ikastolan DBHko ikasleentzat.